ZOZKETA: Julia Leonen kontzerturako sarrerek badute irabazlea

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 19a, 11:46

Koldobike Muniain da aste honetako zozketaren irabazlea. Gaur, osteguna, Modelon eskainiko du kontzertua 20:30ean Julia Leonek, eta saiorako bi sarrera eskuratu ditu Muniainek, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren eskutik.

Julia Leonek Que soy del aire diskoa eta olerki liburua argitaratu berri ditu, eta Modelo aretoan eskainiko duen zuzeneko emanaldian aurkeztuko ditu ostegun honetan, 20:30ean hasita, Iñaki Agirre gitarrista bidaide duela. Zarauzko HITZAk sarrera bikoitz bat zozkatu du atariko irakurleen artean, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren eskutik. 

Egin bazkide!

Oraindik Urola Kostako HITZAko bazkide ez bazara ere har dezakezu parte zozketan, bazkideko kutxan "ez naiz bazkide" jarrita. 

Harpide egiteko, berriz, sartu hemen. Asteartetik ostegunera etxean jasoko duzu egunkaria, eta gainera, soilik bazkideentzat diren zozketetan ere parte hartzeko aukera izango duzu.

Horrez gain, bazkide eginda zure alea jarriko duzu euskal komunitatea sendotzeko eta euskarazko komunikabideak indartzeko.

Hemen ikus ditzakezu gure zozketak.