"'Zarauzko ametsen liburua' mailegagarri dago liburutegian"

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 19a, 14:00
Zarauzko liburuteagian 'Ametsen liburua' eta 'Zarauzko ametsen liburua'. (Zarauzako Udala)

Zarauzko amesgaiztoen liburua' lanaren harira, abenduaren 12an HITZAk Haritz Larrañagari egindako elkarrizketa argitaratu zuen. "Bertan, bere adierazpenen artean, irakurri genuen Zarauzko liburutegian ez zegoela berak idatzitako Zarauzko ametsen liburua", adierazi dute udal liburutegiko arduradunek. Idatzi baten bitartez azaldu dute informazio hori ez dela "zuzena". Liburua 2016an argitaratu zen, eta "ordutik Zarauzko liburutegian mailegagarri dago, nahi duen irakurlearen eskura".