Igerilekua eta gune termala itxita egongo dira abenduaren 26an

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 20a, 08:00

Haurren Gabonetako Parkearen barruan, ur jolasak izango dira egun horretan.

Haurren Gabonetako Parkea dela eta, itxita egongo dira abenduaren 26an Aritzbatalde kiroldegiko igerilekua eta gune termala.

Egun horretan, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko haurrei zuzendutako ur jolasak izango dira kiroldegiko igerilekuetan.