Euskal presoen alde, Gabon kantuan aterako dira bihar

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 23a, 12:31
Euskal presoen aldeko Gabon kantu irteera. (@hirual)

Urtero bezala, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin kantuan aterako dira bihar arratsaldean kalez kale, euskal presoen alde. Guria tabernaren paretik abiatuko dira 18:00etan, eta Musika Plazan bukatuko dute, 20:00ak aldera. Bertan, Hertzainak taldearen 564 abestia kantatuko dute eta Hator, hator betikoa.