Irudietan: Olentzerok eta Mari Domingik jaso dituzte herriko haurren gutunak

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 24a, 19:14

Olentzeroren Festaren barruan, Olentzero eta Mari Domingi etorri dira gaur arratsaldean Santu Iturri plazara. 17:30ak pasatxo zirela ailegatu dira trikitilarien laguntzarekin, ipuin kontalariaren emanaldia bukatu bezain pronto. Biek ala biek herriko neska-mutilen gutunak jaso dituzte, musu eta besarkada artean, eta gozokiak ere banatu dizkiete.

Erlazionatuak