Irudietan: Jokatu dituzte Play-Eruak Txapelketako ligaxkak

Aritz Mutiozabal 2019ko abe. 28a, 14:08

Gaur hasi dira jokatzen DBHko ikasleei zuzendutako I. Play-Eruak Hondartzako Futbol Txapelketa. Lehen egun honetan ligaxka moduan aritu dira lehian, eta bihar, igandean, kanporaketa gisa jarraituko dute, garaileak erabaki arte.

Guztira 33 talde ari dira nor baino nor futbolean: mutilen 18 talde, nesken 8 talde eta 7 talde misto, hain justu ere. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 350 gaztek baino gehiagok eman dute izena. Bihar ere goiz eta eguerdi partean jokatuko dituzte partidak.