Urtero bezala, jende ugari erakartzen du Schola Cantorumek Narros jauregiko lorategian atontzen duen Gabonetako Jaiotzak. Herrikoak ez ezik, inguruko herritakoak ere bai. Hilabete hasieran zabaldu zuten, eta hilaren 24ko arratsaldean jarri zuten Jesus haurtxoa estalpean, abesbatzaren saioarekin. Orain, urtarrilaren 6a bitartean egongo da zabalik, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.