Bideoa: Balentin Malmasoro ileapantzaileari omenaldia, bere erretiro egunean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 2a, 10:14

Erretiroa hartu zuen abenduaren 31n Balentin Malmasorok, Iñurritzako ileapaintzaileak. Bizitza osoa eman du ofizioan auzoko nahiz herriko gizonezkoei eta mutikoei ilea mozten. Hasieran baserrian eta, ondoren, estanko ondoko lokalean. Azken egunean, bere lagunek omenalditxo bat egin nahi izan zioten lanean ari zen bitartean.