2020/03/13 20:30

Emanaldia

'Erradikalak ginen'

'Erradikalak ginen'
Modelo aretoa, Zarautz

Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek elkarlanean sortutako emanaldia. Sarrerak salgai daude Sanz Enean, 6 euroan.

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseaz askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko forma-tuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu pa-triarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolen-tziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zehar-lerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.