Etzi, urtarrilaren 5ean, Errege Magoak hainbat etxetan zehar ibiliko dira opariak banatzen. Horretarako, ordea, Bizarzuriri eman beharko diote lehenengo etxeko txikienek eskutitza. Bihar jasoko ditu Zarauzko haurren gutunak Bizarzurik, Lege Zaharren enparantzan. 16:30ean aterako da karroza gainean Bizarzuri, Santa Ana egoitzatik. Alde Zaharretik ibili ondoren, Lege Zaharren enparantzan izango da 17:00etatik aurrera, haurren gutunak jasotzen.