Hilaren 8ra aldatu dute 'Orain presoak. Zein bide dugu aurretik?' hitzaldia

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 3a, 16:00
Sareko bozeramailea Joseba Azkarraga. (Sare)

Urtarrilaren 11n Bilbon izango den presoen eskubideen aldeko manifestazio Nazionalaren harira, euskal presoen egungo egoeraren inguruko 'Orain presoak. Zein bide dugu aurretik?' hitzaldia antolatu du Alkartasuna Elkarteak.

Sareko bozeramailea Joseba Azkarraga eta Kontxi Ibarreta Sara Majarenasen ama ariko dira solasean, eta Begotxu Olaizola moderatzaile lanetan. Saioa urtarrilaren 8an egingo dute, datorren asteazkenean, 19:00etan hasita, Antoniano aretoan; hasiera batean hilaren 9an iragarrita zegoen, baina dataz aldatu eta egun bat aurreratu dute.

Bestalde, autobusa antolatu dute herrian Bilboko manifestaziora joateko; La Casillatik abiatuko da, 17:00etan. Izena Eguzki eta Arrano tabernetan eman daiteke.