Ikusmira sortu du bigarren eskuko disko eta liburu azokak

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 5a, 13:32

Azken uneko oparien bila aritu direnek zein musikazale eta literaturzaleek abagune ederra izan dute gaurkoan Lege Zaharren enparantzan.

Hainbat herritar bertaratu da goizean Zigordia kaleko bigarren eskuko disko eta liburu azokara. Gaur joan ezin izan dutenek bihar izango dute bigarren aukera. Gaur bezala, 10:00etatik 15:00etara, eskuragarri egongo da udaletxe aurreko postuetan musika eta literatura.