Irudietan: Ongietorri beroa egin diete Errege Magoei

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 5a, 20:41

Izar distiratsuari jarraika heldu dira aurten ere Meltxor, Gaspar eta Baltasar Zarautzera. Ohi bezala, zarauztarrek ilusioz hartu dituzte Hiru Erregeak. Berrikuntza gisa, aurten laguntzaileek ez dituzte erabili ohiko zuziak, surik gabeko lanpara moduko batzuk baizik.

Magiaz betetako gaua izan ohi da gaurkoa. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko kaleak zeharkatu dituzte beren laguntzaileekin batera. Zaldiz iritsi dira izar distiratsuari jarraika, eta ongietorri beroa egin diete zarauztarrek.

Aurten, lehen aldiz, laguntzaileek ez dituzte suzko zuziak izan eskuetan, bestelako lanpara batzuk baizik. HITZAk jakin ahal izan duenez, segurtasun arrazoiengatik hartu dute neurria.