Oraindik ikusgai dago Nazioarteko Argazki Mostra

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 6a, 14:12
Argazki mostraren irudi bat Sanz Enea kultur etxean. (Aritz Mutiozabal)

Azaroaren erdialdean inauguratu zuen Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXVI. Nazioarteko Argazki Mostra, eta dagoeneko azken txanpan murgildu da. Oraindik, ordea, bisitatzeko aukera dago Sanz Enea kultur etxean. Urtarrilaren 19ra bitartean dago zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Bertan daude ikusgai Fermin Etxeberria zarauztarraren, Jaione Garcia errenteriarraren, Jeanne Minier frantsesaren eta Jose Barea madrildarraren lanak.

Erlazionatuak

Egindako lana aitortzeko mostra

Zarauzko Hitza 2019 aza 15 Zarautz