Salgai daude 'Mari Errauskin' haur antzerkirako sarrerak

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 6a, 14:40

Antzerkia Familian egitasmoaren urteko lehen saioa izango da urtarrilaren 19an. Glu Glu ekoizpen etxearen eskutik, Mari Errauskin ikuskizuna izango da ikusgai, 17:00etan hasita, Modelo aretoan. Familian ikusteko antzerki musikal honetarako sarrerak salgai daude Sanz Enean, 4 euroan; kultur etxea 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara dago zabalik astegunetan.