Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Nerea Loiolak Azken Lanhutarrak haur liburua, Uxue Alberdirekin. Garoa liburu dendan izango dira, Loiolaren azken liburuari buruzko azalpenak ematen.
Idazleak Durangoko Azokan atera zuen argitara Azken lanhutarrak liburua, Erein argitaletxearen eskutik. Hain zuzen, hori da Zarauzko bizilagunaren bigarren haur literatura lana, 2018an Harri bat poltsikoan liburua kaleratu ondoren.