'Apur ditzagun kateak' abestiaren bertsioa Etxepare RAP 2.0ren eskutik

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 7a, 15:48

Imanol Epeldek doinu berria jarri dio Gabriel Aresti poetaren testu ezagunari, eta hemen entzun daiteke emaitza.

Imanol Epeldek belaunaldi berriei euskal literatura modu erakargarrian helarazi nahi zien, eta horregatik sortu zuen Etxepare RAP proiektua orain urte batzuk. Testu bat hartu, eta rap estiloan bideoklipa osatzen zuen.

Orain abesti gehiagorekin dator. Astean bi eskainiko dituela jakinarazi du, eta hau da aurrenekoa: Gabriel Aresti poetaren Apur ditzagun kateak testuan oinarritutakoa da. Mikel Laboak egin zuen ezagun testu hori kantu bihurtuta, eta beste bertsio batekin dator Epelde.