Irudietan: Zarauztarrak ere izan ziren euskal presoen aldeko VII. eskubaloi txapelketan

Irati Salsamendi-Irutxuloko Hitza 2020ko urt. 8a, 09:40

Zazpigarren urtez jarraian, euskal presoen aldeko eskubaloi txapelketa egin zuten Egian joan den larunbatean, hilaren 4an. Parte hartu zuten taldeen artean Zarauzko hainbat ere izan ziren.

Orotara 110 pertsona inguru elkartu ziren Egiako kiroldegian egindako txapelketan, eta Zumaiako, Zarauzko eta Egiako taldeek parte hartu zuen. Partiden ostean, bazkaria egin zuten Arrano elkartean, eta han 140 lagun bildu ziren. Hemen daude ikusgai egunak utzi zituen hainbat irudi; gainontzekoak ikusgai daude Irutxuloko Hitzaren atarian.