Magnum agentzia eta zinema, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 9a, 09:00

Saioa doakoa izango da, beti bezala, eta 18:00etatik aurrera eskainiko dute.

Gela programaren barruan, Magnum argazki agentziak zinemaren munduarekin izan duen harremana aztertuko dute ostiral honetan Photomuseumen. Robert Capa,  Eve Arnold edota Henri Cartier-Bresson bezalako argazkilari garrantzitsuen lanik onenak erakutsiko dira, eta, tartean, haien ikonikoen irudiak: Marilyn Monroe, James Dean, Ingrid Bergman, Kate Winslet edo Sean Penn.

Magnum agentzia sortzearekin batera, lehen aldiz argazkilarientzat egile-eskubideak finkatu ziren. Bere independentzia inposatu zuen lehen agentzia izan zen. Bere hastapenetan dirua behar izan zuen, eta, Robert Capak diru sarrerak lortzeko modua ikusi zuen Hollywooden.