Espainiako eskubaloi selekzioarekin deitu dute Ugazi Manterola

Zortzi zenbakia daramana da Ugazi Manterola jokalari zarauztarra.

Espainiako eskubaloi selekzioarekin entrenamendu lan saioak egiteko deitu dute Zarauzko Eskubaloiko jokalari Ugazi Manterola. 2004-2005ko belaunaldikoen zerrendan sartu dute eskuin hegal zarauztarra, Sierra Nevadako (Granada, Andaluzia, Espainia) Goi Errendimenduko Zentroan egonaldia egiteko urtarrilaren 23tik 29ra. 2003-2004ko belaunaldikoekin batera egingo dute kontzentrazioa, Carlos Viverren eta Pablo Perearen gidaritzapean.