Urtetako Neska-Mutil Ardoak prest du guztia aurtengo Sebastian Deunaren festetarako. Hilaren 18an hasiko da jaia, eta edadetuak izango dira protagonistak egun horretan. Hurrengo egunean egun osoko jaia izango dute, eta Sebastian Deunaren eguna astelehen buruzuria egokitu denez, hamaiketako soil batekin ospatuko dute.
Indarrak bigarren astebururako gordeko dituzte, eta hilaren 24an eta 25ean bertso afariaz, musaz eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertakoek nahiz herrigunetik festara joaten direnek.
Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere autobusak egongo dira herrigunetik Urtetara joan-etorria egiteko, baina oraingoz ez dute ordutegien berri eman. Hori bai, autobusak urtarrilaren 19an, 20an eta 25ean egongo direla jakinarazi dute.
Egitaraua
Urtarrilak 18, larunbata:
-Eguerdian: Auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko die Urtetako Neska-Mutil Ardoak.
Urtarrilak 19, igandea:
- 10:30: meza nagusia Sebastian Deunaren elizan.
- 11:00: hamaiketakoa auzo elkartean neska-mutil ardoaren eskutik.
-Ondoren: herri kirol jaialdia
- Jarraian: sokatira desafioa auzoko neska-mutilen eta ezkonduen artean.
- Goiz osoan zehar: Aratz Olaizola eta Maria Lasa trikiti doinuekin giroa alaitzen ibiliko dira.
- 18:30: erromeria Elustondo anai-arreben eskutik auzo elkartean.
Urtarrilak 20, astelehena. Sebastian Deunaren eguna:
- 11:00: hamaiketakoa auzo elkartean neska-mutil ardoaren eskutik.
Urtarrilak 24, ostirala:
- 21:00: bertso afaria auzo elkartean Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.
-Jarraian: erromeria Aratz Olaizola eta Maria Lasaren eskutik goizeko ordu txikiak arte.
Urtarrilak 25, larunbata:
- 16:00: Urtetako XX. Mus Txapelketa Azkarra. Bikoteko 20 euro kostako da izen-ematea.
- 23:00: Blue Beans eta Fan&go taldeen kontzertuak frontoian.
-Jarraian: JAM DJa auzo elkartean.