Bi txirrindulari eraman dituzte zaurituta ospitalera gaur goizean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 11a, 15:29

SOS Deiak elkarteak jakinarazi duenez, istripuetako bat Iturribide kalean gertatu da, auto baten eta txirrindulari baten artean. Beste istripua Zelai Ondo enparantzan gertatu da, eta bertan txirrindulari bat lurrera erori eta min hartu du.

Eguraldi onarekin txirrindulari asko ibiltzen dira Zarauzko kaleetan nahiz inguruko errepideetan. Gaur ere asko dabiltza, eta horietako bi Donostia ospitalera eraman dituzte min hartuta. Oraingoz ez dute esan arin ala larri zauritu diren.

Istripuetako bat Iturribide kalean gertatu da auto baten eta txirrindulari baten artean, SOS Deiak elkarteak azaldu duenez. Istripua zergatik gertatu den ez du jakinarazi, baina pertsona bat zaurituta ospitalera eraman dute.

Beste istripua Zelai Ondo enparantzan izan da. Antza, lurrera erori da bizikletan zihoan pertsona bat, eta min hartu du. Ondorioz, ospitalera eraman dute hura ere.