Kebidekek eta Indauxek jarraitzen dute buru plaieroetako sailkapenean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 12a, 20:13

Emakumezkoetan lider garbia da Kebidek, baina gizonezkoetan hiru talde jarri dira berdinduta hamazazpina punturekin: Indaux, lehenengo postuan; Asti Pinturak, bigarren postuan; eta Telesforo Erretegia, hirugarrenean.

Hondartza futboleko 2019-2020 denboraldiko zortzigarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean hondartzan. Emakumezkoen bost norgehiagoka izan dira, eta sailkapenean ezustekorik gabe jarraitzen dute liderrari dagokionez; izan ere, lehenengo postuan jarraitzen du Kebidek taldeak, 21 punturekin. Hamasei puntu ditu bigarrenak, Sakana-Limoss taldeak. Bat gutxiago, hirugarren dagoen Katixak.

Gizonezkoetan ere Indauxek jarraitzen du lehenengo postuan, baina aurreko jardunaldian ere bigarren eta hirugarren ziren Asti Pinturak eta Telesforo Erretegia gerturatu egin zaizkio puntuei dagokienez, eta orain hiru taldeak puntuz berdinduta daude sailkapenaren goialdean. Hamazazpina puntu dituzte. Puntu bakarrera dago laugarrena, Euskalduna Taberna.

Emozioz betetako liga ari dira jokatzen, beraz, aurten ere plaieroetako taldeak.

Ikusi gaurko partiden argazki bilduma.

Jarraian ikus daitezke gaurko emaitzak eta sailkapenak:

Emaitzak

Emakumezkoak

Katixa-Sakana Limoss 1-6

Euskalduna Taberna-Itxas Lur Taberna 1-2

Kirkilla Enea Jatetxea-Balearri-Elkano 2-2

Talai Mendi Kanpina-Kupela Taberna 0-2

Gizonezkoak

Kirkilla Enea Jatetxea-Arrano 0-1

Pukas Shelter-Asti Pinturak 1-2

Talai Mendi Kanpina-Asergroup 5-0

Telesforo Erretegia-Salegi Taberna 4-2

Kosta Hortz Klinika-Treku 7-2

S.F. Txanela-Ulacia Bidaiak 2-2

Euskalduna Taberna-Tivoli Taberna 5-1

Kebidek-Lukas Ardotegia 11-0