"Urte berriarekin zarata doinuak ere badatoz Putzuzulora". Halaxe iragarri du gaztetxeak igande honetarako antolatu duen kontzertua. Alde batetik, Tolosako RAS talde beteranoa ariko da, eta, bestetik, Venezuelatik biran datorren Betoe taldea. Batak zein besteak distortsioz beteriko doinu azkarrak eskainiko dituzte, 19:00etatik aurrera.