Ulacia-Zast taldeak garaipen estua lortu zuen Aritzbatalde kiroldegian, Burgosko Nissan Grupo de Santiagori 80-78 irabazita. Premiazko garaipena izan zen Zarauzko taldearentzat; azken hiru partidak galdu ondoren, arnasa hartzeko beta eman diona.
Etxeko taldeak bizitasun handiz ekin zion norgehiagokari, eta garaipenaren bila jo zuen hasiera-hasieratik. Lehen bi laurdenetan estu hartu zuen aurkaria. Partidak, ordea, bi zati oso desberdin izan zituen, eta bigarren zatian, neurketaren hirugarren eta laugarren laurdenetan, gailentzen joan da Burgosko taldearen nagusitasun fisikoa. Tentsioko azken saskiratze baten baliogabetze bati esker, Ulaciak lehia irabazi zuen.
Ez zen hori izan jardunaldiko berri pozgarri bakarra Zarauzko taldearentzat: lesio batetik kantxara itzuli zen Imanol Artetxe pibot gazteak lortu zuen taldeko balorazio handiena, hamar puntu saskiratu eta zazpi errebote eskuratuta.