Emakumeen Nazioarteko Eguneko XII. Kartel Lehiaketa antolatu du udaleko Parekidetasun Departamentuak. Ikuspegia edozein izanda ere, kartelen gaiak zerikusia izango du Martxoaren 8arekin, eta ezinbestean ondorengo testua eraman beharko du: 2020 martxoaren 8a - Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Ordenagailuz eginiko lanak aurkeztu beharko dira, posta elektroniko bidez, berdintasuna @euskara.eus helbidera. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24ko 14:00etan amaituko da. Lehiaketaren oinarriak Parekidetasun Departamentuaren blogetik deskargatu daitezke, edo bulegoan eskatu (Zigordia kalea, 33 - 943-00 51 17).
Bi sari banatuko dituzte: batetik, epaimahaiak emandako 400 euroko saria; eta bestetik, jendearen botoen bidez egokitutako 200 euroko saria. Hain justu ere, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Parekidetasun Departamentuaren Facebook atarira igoko dituzte, eta erabiltzaileek otsailaren 4tik 7ra Atsegin dut klikatuz beraien botoa eman ahalko dute.
Lehiaketara aurkeztutako kartelekin erakusketa egingo dute Torre Luzean, martxoaren 12tik 29ra.