'80 amandre' helduentzako ipuin kontaketa, Garoan

Dorleta Kortazarrek helduentzako ipuin kontaketa egingo du ostiral honetan, urtarrilaren 17an, Garoa liburu dendan. '80 amandre' izeneko saioa eskainiko du Eskoriatzako kontalariak, 19:00etatik aurrera.