Martxan da XX. Garagardo azokako kartel lehiaketa

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 14a, 09:00
XIX. Garagardo azokako kartel irabazlea

Otsailaren 7ra bitartean aurkeztu daitezke lanak eta irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.

Zarautz Rugby taldeak beste urte batez antolatu du Garagardo azoka, eta honekin batera, kartel lehiaketa. Partehartzaileek otsailaren 7ra arte aurkeztu ditzazkete lanak.

Apirilaren 8tik 13ra ospatuko da XX. Garagado azoka Munoan eta antolatzaileek honen promoziorako erabiliko dute kartel irabazlea (sare sozial zein beste euskarrietan).
Lanak Zarauzko kirol elkarteko bulegoan aurkeztu beharko dira, eta partehartzaile bakoitzak ezingo ditu bi lan baino gehiago aurkeztu.

Hemen lehiaketaren oinarriak