Legez kanpoko bi putzu atzeman dituzte Iritan

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 13a, 15:46
Irita eremuan aurkitutako legez kanpoko putzuetako bat. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udaleko brigadak legez kanpoko bi putzu topatu zituen atzo goizean Irita eremuan. Itxasmendiko txabolak eta baratzeak dauden udal lurzoruetan topatu dituzte putzuak. Udalaren arabera, babestutako akuifero naturala ustiatzeko erabiltzen ziren putzu horiek, xukatze-ponpen bidez, udalaren baimenik gabe.

Inguruan dagoen edozein pertsonarentzat arriskutsua izan daitekeelakoan, putzuak dauden puntuak hesitu dituzte, segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, aurkikuntzaren berri eman diote URA Uraren Euskal Agentziari, dagozkion neurriak har ditzan.