Bederatzi urteko zigorra eskatu dute adingabe baten bortxaketaren harira

Berria 2020ko urt. 14a, 09:11

Zarautzen 16 urteko neska bat bortxatzea egotzita, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu du bederatzi urteko kartzela zigorra ezartzeko mutil gazte bati. Atzo hasi zen epaiketa Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Adingabeak deklaratu zuen 2017ko ekainaren 22an ezagutu zuela akusatua, 05:00 aldera, taberna batean, eta ez zela gertatzen ari zenaz oso "kontziente", edanda zegoelako. Ez du oso argi nola heldu ziren "abandonatutako" etxe batera, baina han bortxatu egin zuela esan du, nahiz eta negarrez adierazi zion ez zuela nahi.