Agortu dira 'Mari Errauskin' antzezlana ikusteko sarrerak

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 14a, 10:12

Haurrentzako Mari Errauskin antzezlana eskainiko du Glu-glu antzerki ekoiztetxeak igande honetan Modelo aretoan.

Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, dagoeneko agortu dira igande honetako Mari Errauskin antzezlana ikusteko sarrera guztiak.

Haurrei zuzendutako antzerkia da Glu-glu ekoiztetxearena, eta 17:00etan izango dute emanaldia, Modelo aretoan.