Juxeren 'Zu barik eztau' proiektua dago ikusgai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 15a, 09:00

J. A. Areta Goñi Juxe argazkilariaren Zu barik eztau erakusketa paratu dute Photomuseumen. Euskal Herriko kulturaren eta, batez ere, musika esparruaren ezkutuko eragilea da aspalditik egilea. Erakusgai jarri duen proiektua honek 25 urte luzetako lanaren emaitza jasotzen du. Erakusketa atzo inauguratu zuten, eta otsailaren 23ra arte dago zabalik.

Ostiral honetan, gainera, Gela programaren barruan, hitzaldia eskainiko du Juxek berak Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.