Zarauzko Greba Batzordeak bilera irekia egingo du bihar

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 15a, 16:00

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30eko greba orokorraren berri eman zuenetik gaiaren inguruko hainbat bilera egin dira Zarautzen. Biharko jarri du hurrengo hitzordua Greba Batzordeak.

Gaztelekuan izango da bilera 18:30ean, lan, pentsio eta bizitza duinen alde deitutako grebaren inguruan aritzeko.