Aritz Aranburu izan da txapeldun Lanzaroteko (Espainia) Quemao Class surf txapelketan. La Santa herrian izan zen lehiaketa, eta Gearoid McAid irlandarrak, Adrien Toyon frantziarrak eta Natxo Gonzalez euskaldunak baino puntu gehiago pilatzea lortu zuen Aranburuk finaleko mangan.
Iker Amatriainek ere hartu zuen parte eta bi zarauztarrak manga berean atera ziren uretara final laurdenetan. Amatriainek, ordea, ez zuen hurrengo mangara igarotzerik lortu.