Ekaitz Sirventek Murakamiren 'Samsa maiteminez' euskaratu du

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 19a, 09:00

Haruki Murakami idazle japoniar arrakastatsuaren Samsa maiteminez narrazioa euskarara ekarri du Ekaitz Sirvent Auzmendik, eta Armiarma.eus literatur atarian eman dute argitara. Ipuinak Franz Kafkaren Metamorfosia du oinarri, baina kasu honetan atzera itxuraldatutako Gregor Samsa pertsonaiaren gizakiratze berriaren fikzioa egiten du idazleak.