2020 udal aurrekontuak izango dituzte aztergai astearteko bilkuran
Zarauzko Hitza
2020ko urt. 18a, 10:00
Ezohiko udalbatzarra deitu dute datorren astearterako, urtarrilaren 21erako, eta bertan aztertuko dituzten gaien artean, 2020ko udal aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea izango da nagusiena. Ohi bezala, bilkura 19:00etan hasiko da.