Otsailaren 14an egingo dute Bertsio Gaua, 21:00etatik aurrera, eta "akaso Putzuzuloko azkena" izango dela iragarri dute kartelean. Bertan parte hartu nahi dutenek festaren antolaketan parte hartu beharko du; besteak beste, barran txandak egiten, garbiketetan, materiala partekatzen eta abar.
Izena emango duten guztiek parte hartu dezaten, gainera, talde bakoitzak gehienez ere hiru kanta jo ahalko ditu. "denok jo behar dugu zerbait gutxi batzuk dena jo ez dezaten", nabarmendu dute.
Bertsio Gaua antolatzeko bilera ere egingo dute otsailaren 12an, 19:00etan hasita, Putzuzulon bertan. Antolatzaileek jakinarazi dute ezinbestekoa dela gutxienez taldekideetako bat agertzea.