Udaleko Parekidetasun Departamentuak antolatuta, urtarrilaren 24an Doos Colectivo taldearen Gorpuztu dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Modelo aretoan. Eva Guerrero sortzaile bilbotarra da proiektu honen buru, eta zuzeneko musika eta dantza garaikidea uztartzen ditu bere proposamen artistikoa.
Ikuskizun honek Guerreroren ikerketa bat du abiapuntu: erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzko ikerketa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da.
“Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruko hausnarketa da. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa”, azaldu du Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak.
Saioa 20:30ean izango da, eta sarrerak 8 euro balioko du.