Agortu dira 'Gauekoak' dantza ikuskizunerako sarrerak

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 18a, 13:15
'Gauekoak' dantza ikuskizuna. (Kukai Dantza)

Kukai Dantza konpainiak Gauekoak obra taularatuko du otsailaren 7an, Modelo aretoan, Xabi Bandiniren eta Arkaitz Minerren zuzeneko musikarekin. Ikuskizunerako sarreren salmenta erritmo onean zihoan, eta aste honetarako gutxi batzuk geratzen zirela iragarri zuen Kultura Sailak. Azkenean, atzo arratsaldean agortu ziren.