Udaleko neguko aterpe zerbitzua prest dago

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 19a, 11:25
Aritzbatalde plazako neguko aterpea. (@XabiTxurruka)

Xabier Txurruka alkateak bere sare sozialetan gogora ekarri duenez,  Zarauzko Udalak neguko gau hotzetan aterpe beharra duenentzako babes zerbitzua eskaintzen du, hotzaren protokoloaren barruan. Udalaren Gizarte Zerbitzuek sustatutako zerbitzua da, eta Udaltzaingoak koordinatzen du; Aritzbatalde plazako 7. zenbakian kokatzen da.