Irudietan: Giro aparta Urtetako sansebastianetan

Aritz Mutiozabal 2020ko urt. 19a, 14:32

Sansebastianetan murgilduta daude Urtetan, eta gaur egun osoko jaia dute, auzoko Neska-Mutil Ardoak antolatuta. San Sebastian bezpera gogotik ospatzeko, ohiko goizeko mezaren ondoren, hamaiketakoa egin dute auzo elkartean, eta, jarraian, herri kirol jaialdia izan da frontoia.

Bertan aritu dira Mikel Lopetegi Urra, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Iraitz Arruti harri-jasotzaileak. Era berean, Neska-Mutil Ardoko gazteen eta auzoko ezkonduen arteko herri kirol lehia izan da; lokotx biltzen, txingetan, trontzan eta harri jasotzen aritu dira, eta ezkonduak izan dira garaile. Bukatzeko, sokatiran ere neurtu dituzte indarrak, eta, kasu horretan, Neska-Mutil Ardoko gazteak irabazi dute.

Arratsaldean erromeria izango da  Elustondo anai-arreben eskutik, auzo elkartean. Bihar, San Sebastina egunarekin, 11:00etan hasita, hamaiketakoa eskainiko dute toki berean.