Hotzak ez ditu gelditu pentsiodunak

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 20a, 13:31

Astelehenero bezala, pentsiodunak Lege Zaharraren Enparantzan hitzartu dira 12:00etan.Gaur ere bildu dira zarauzko erretiratuak ohiko manifestazioa egiteko, beste zenbait herritarrekin batera. Pentsio duinak aldarrikatu dituzte eta gogorarazi dute bat datozela urtarrilaren 30eko grebarekin, eta ez hotzak, ez beroak, ez dituela geldituko dituzten aldarriak.