Gorka Uzkudun txapeldunen txapeldun Euskadiko Slalomean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 20a, 18:14
Gorka Uzkudun Slalom proban. (Ostadar Inklusioa)

Euskadiko Slalom Txapelketa jokatu da asteburuan Bergaran, eta Ostadar Inklusioa ataleko kide Gorka Uzkudunek emaitza bikaina lortu du. Izan ere, zarauztarra txapeldunen txapeldun izan da.