Zinkunegi kaleko asfaltatze lanak direla eta, Pilartxoeneako Hiribus geltokia tokiz aldatuko dute

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 22a, 10:16

Obra amaitu bitartean Gipuzkoa kaleko 45 zenbakian jarriko dute geltokia.

Zarauzko Udala Zinkungi kalean egiten ari den asfaltatze lanak medio, Pilartxoeneako Hiribus geltokia tokiz aldatuko dute. Aurrerantzean, geltoki hori Gipuzkoa kaleko 45 zenbakian egongo da, lanak amaitu bitartean. Hori horrela, Zarauzko Hiribuseko 2. linea eta linea mistoak bertan egingo dute geldialdia eta, ondoren, Gipuzkoa kaletik joango dira, Jautarkol kalean biratu eta Nafarroa kalean sartuta, ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Lanak urtarrilaren 27an amaitzea aurreikusten du udalak. Informazio guztia Pilartxoeneako geltokian bertan topatu ahal izango dute Hiribusaren erabiltzaileek.