Bihar bukatuko da Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 23a, 17:42

Barrutik kanpora, Atrevete a ser tu misma eta Ekin autodefentsa feministari tailerrak antolatu dituzte.

Parekidetasun Departamentuak Emakumeentzako Jabetze Eskola antolatu du, "bizitza modu autonomoan, indartsu eta konfiantzaz bizitzeko gaitasunak garatzeko helburuarekin".

  • Idoia Telleriak eta Aran Erasunek Barrutik kanpora eskainiko dute asteartetan, otsailaren 4etik maiatzaren 5era, euskaraz; matrikula 20 eurokoa izango da.

  • Atrevete a ser tu misma klown tailerra, Lourdes Urbinaren eskutik izango da, gaztelaniaz, ostegunetan, otsailaren 6tik maiatzaren 14ra. Ikastaro honen matrikula 15 eurokoa da.

  • Emagin elkartearen eskutik, Ekin autodefentsa feministari tailerra egingo dute martxoaren 28an, larunbatarekin, euskaraz. Ikastaro honen matrikulak 10 euro balio du.

Bihar arte eman daiteke izena ikastaroetan. Horretarako hainbat bide daude: Parekidetasun Departamentuko bloga, departamentuko bulegoetan (Zigordia kalea 33, 1. solairua), telefonoz (943-00 51 17) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak dira eta Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna.