Zarauzko jubenilen zortzikoak urrezko domina eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 25a, 18:37
(Orioko Arraunketa Elkartea)

Gaur arratsaldean 106 ontzi bildu dira Orion, aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatzeko.

Gaur arraunketa olinpikoan Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa jokatu da Orion. Kategoria desberdinetako lehiak izan dira, eta jubenil mailako zortzikoan Zarauzko ontzia izan da garaile.

Giro ederra sortu da arraun elkartearen inguruan eta ibai bazterrean, asko izan baitira estropadaz gozatzera Oriora hurbildu diren arraunzaleak. Guztira, maila desberdinetako 106 ontzi bildu dira Euskadiko Txapelketa jokatzeko. Zarauzko Arraun Elkarteko jubenil mailako bi ontzik hartu dute parte: zortziko eta biko ontziak. Gaurkoa ez da jubenil mailako zortzikoak etxera ekartzen duen lehen domina, iragan asteburuan bigarren egin baitzuten.