Beste hiru kiderekin batera, soinu onenaren Goya saria irabazi du Alazne Ameztoik. Atzo iluntzean etxera iristerakoan, Vista Alegreko auzo elkartearen atzealdean harrera egin zioten familiako kideek, kuadrillako lagunek eta hainbat bizilagunek. Besteak beste, Aurreskua dantzatu zion taldetxo batek, eta tartean izan zen Telmo Esnal zuzendaria. Hona hemen Gari Berasaluzek eginiko bideoa.
2020 urt 26 Zarautz