Haize berriak badu indarra

Aitziber Arzallus-Gipuzkoako Hitza 2020ko urt. 31a, 08:20
Goian, Jon Nikole Ertzilla, Maddi Agirrezabal, Haimar Arozena eta Julen Irijalba; behean, Patxi Urzelai, Olatz Unzueta eta Sandra Rodriguez (Aitziber Arzallus)

Zarauzko hondartzako futbol txapelketaren etorkizuna kolokan ikusteak kezka eragin zuen jokalarien artean. Egoera iraultzeko egiten ari diren lana emaitzak ematen ari da, eta gaiaz erreportajea kaleratu du gaur Gipuzkoako Hitza astekariak. 

 

 

 

Urtarrilak 26, igandea. 11:00. Berorik ez, baina zerua urdin-urdin dago Zarautzen. Itsas pasealekua, jendez lepo. Soinean daramatzaten berokiengatik ez balitz, uda irudiko luke. Batzuk paseoan, beste batzuk hondartzara begira. Hondarretan ere jende mordoa. Ez daude bainujantzitan, ez daude etzanda. Futbolean ari dira, plaierotan. Hondartzako Futbol Txapelketaren 76. denboraldiko zortzigarren jardunaldia dute neskek eta bederatzigarrena mutilek.

Nesken txapelketan hamar talde ari dira lehian, mutilen txapelketan hamabost. Duela bi denboraldi neskena bertan behera uztekotan egon ziren, hiru taldek bakarrik eman zutelako izena. Mutiletan 11 izan ziren. Jokalariek alarma jo zuten, eta herritarrek erantzun egin zuten. Parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtetik 16ra jaitsi eta nesken sei talde osatu zituzten, eta txapelketa jokatu egin zuten. Iazkoa, berriz, ospakizunen denboraldia izan zen, 75. aldia. Parte hartzean eragina izan zuen horrek. Nesketan zortzi talde eta mutiletan hamabost lehiatu ziren. Baina bazuten aurtengorako beldurra, eta, zain geratu ordez, lanean hastea erabaki zuten.

Jarraitu irakurtzen hemen.