Udalak bilera irekia antolatu du Itxasmendiko bizilagunei zuzenduta

Asteartean izango da bilera, eta Itxasmendi auzoan egingo duten autokarabanen aparkalekuaz eta eskuartean duten espazio natural baten egokitzapenaz emango dituzte azalpenak. Bilera Itxasmendiko eta autopistako bidesariaren arteko udal lurzoruan izango da, 19:00etan. Udal gobernuak bizilagun guztiei luzatu nahi die bertaratzeko gonbidapena.