Inauterietako kartel gustukoena bozkatzeko aukera

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 1a, 11:00

Abian da Inauterien Kartel Lehiaketako publikoaren saria. Guztira, 34 lan aurkeztu dira aurten, eta, orain, otsailaren 5eko 12:00ak bitartean, jendeak bere gustukoenaren alde bozkatzeko aukera izango du, Zarauzko Turismo Bulegoko Facebook kontuan Atsegin dut klikatuta. Sarituak bi pertsonentzako afaria lortuko du Euskalduna tabernan.